Aupa, lagunok!
Udaberria iristeaz batera, opor-txikiak hartuko ditugu pailazook, zuetako askok bezalaxe. Datozen egunetan zuen mezuei kasu egiten ez badiegu, ez kezkatu, berehala izango baikara bueltan. Hara gure Porrotx nola harrapatu dugun in fraganti, gaur goizean! Baina ez pentsa Karibeko irla galdu batean denik, ez oraindik behintzat! Bideoklip baten grabaketan ari zen, Porrotxen bibotea kanta irudikatzen hain zuzen.
Amona Josefinak dio ez zaiola beldurrik izan behar lanari, ez eta jaiari ere. Zuek ere, ibili ongi-ongi, mari mondongi, eta disfrutatu lafunekin eta familiarekin, katxiporreta!
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.