Gora Bilboko Irrien Launak!

Gora Bilboko Irrien Lagunak!

Atzo, azaroak 30, gure azken lanak aurkeztu genituen Bilboko Kafe Antzokian: Piratak DVDa, ikuskizunaz gain, erreportaje interesgarriak dituena, etxeko pirata handi zein txikientzat. Irrien Lagunak CDa, hogeina ipuintxo eta abestiz osatua: ikasturteko hogei bizipen kontatu eta kantatu ditugu bertan. Maitasunez ikasutakoa ez dugu sekula ahaztuko. Izenburu bera du, Irrien Lagunak, gure IKUSKIZUN berriak. Aurtengoan zuzeneko musika ari gara eskaintzen, Xabier Zabalak eta Idoia Uraldek lagunduta.

Aurkezpenean izan ziren Bilboko Konpartsetako ordezkariak ere, abenduaren 26an Barakaldoko BECen ospatuko dugun Irrien Festa Mundialaren berri emateko.  Bilboko lagunez gain, Tolosako Bonberenea Txaranga, Tolosako Buruhandi eta Erraldoien Konpartsa, eta hamaika lagun kilikagarri izango dira pailazookin batera. 9200 sarrera salduta, agortuta dira jada.

Hau guztia Urretxindorra ikastolako ume txintxurriek lagunduta egin genuen. Eskerrik asko guztiei, kutxiflusak!

abenduak 26, BEC: Irrien Festa Mundiala

abenduak 26, BEC: Irrien Festa Mundiala

Erantzun bat

  1. Maiderek dio

    Kaixo Pirritx eta Porrotx!
    Barakaldoko jaiak izan dira eta irrien lagunak ikuzkizunean egon gara, baina pena da zuek egon ez izana. Egunen batean, zuek etortzea gustatuko litzaidake.
    Badakit zaila dela, baina posible da?

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.