Maitane Goñi, eritasun larriari irribarre egiten dion neskatila. ARG. eitb.com

Maitane Goñi, eritasun larriari irribarre egiten dion neskatila. ARG. eitb.com

Maitane Goñi mari matraka oiartzuarra da, pirata bihurria, gure lagun handia. Gaixotasun bitxi bat du, eta orain Parisko ospitale batean dago, sendabidean. Joan den igandean gurasoek mezu bat bidali ziguten facebookera, Maitaneren tratamendua aurrera zihoala esanaz. Beste berri pozgarri bat ere eman ziguten: Ahizpatxo bat izango du! Porrotxek dio Pirritxen umetxoen laguna izango dela, eta haiekin batera jolastuko dela. Mezua bidali zigutenean Maitane lotan zen, ametsetan. Guk ere koloretako ametsak egiten ditugu gauero berarekin, baita egunez ere. Gure txoko honetatik dugun maitasuna, indarra eta alaitasuna helarazi nahi dizkiogu. Aupa Maitane, maite zaitugu!

Maitane txapelduna.

Maitane txapelduna.

Erantzun bat

  1. Irati eta Mikel Haurtzaroko piratak dio

    Guk ere asko maite zaitugu Maitane.
    Laister ikastolan ikusi nahi zaitugu
    gurekin. Muxuak eta animoak familia
    guztiarentzat. Gora Maitane eta
    Oiartzungo piratak!!!!!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.