Katxiporretako pailazooi, 30 urteotako ibilbideagatik ARGIAK emandako merezimenduko sariagatik sudur gorrion esker oneko hitzak dira hauek.
Joxemarik PORROTXen sudurretik abentura luze honetan ikasitakoa azpimarratu du; euskara elkarrekin harremantzeko hizkuntza izateaz gain, txikiak garen heinean, txikiekin enpatizatuz, balioak trasmititzeko bitarteko ederra ere badela. “Euskara Amalurra eta ekologia da, hezkidetza eta parekidetasuna, ekonomia berri bat, elkartasuna, … Izokinak gara korrontearen kontra eta hori ARGIA ere bada.”
Aiorak PIRRITXen zapatetatik gogoan izan ditu bidean egindako lagunak. Bertsolariak, musikari eta kantariak, idazleak, antzerkilariak, kultur eragileak,… haiekin elkarlanean errazagoa eta aberatsagoa da egitasmo bakoitza betetzea. “Elkarri emanez eta jasoz, erori eta altxaz, adin mugarik gabeko parte hartze aktiboarekin munduak guztiontzat beharko lukeela sinisten dugu Oinherriko eragileekin eta BIZIPOZAko elkarteekin batera. Eta mundu berri horren alde ere ARGIA ari da.”
Mertxek Marimototsen betaurrekoetatik luzatu du begirada. 20 urte zituela hasi zen euskara ikasten. Behin ohean esnatu eta euskaraz amestu zuela jabetzerakoan zoriontsu sentitu zen. “Zorionekoak gara egunero-egunero euskaratik eta euskaraz gozatzen eta gozarazten dugulako. Mila pila eskerrik asko ARGIA!!”
Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu, ekin! Beti elkarrekin!
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.