Uxue, hitzen jostun jostaria

Uxue, hitzen jostun jostaria

Uxue Alberdik, sentimenduak hitzen hariz josteko duen abilezia txundigarriz, bertso sorta ederra eskaini zion Ane Piratari. Hau da lehena:

Zer da beldurra? Zer da denbora?
Zer, kimioa tantaka?
Zure ohea barku bihurtu
belak zabaldu ta hanka!
Koloretako zapia jantzi,
lotu egurrezko hanka,
tira sokari, igo mastara,
eman haizeari branka…
mundu berrien bila joan zaigu
maitasunaren pirata.

Gainontzeko bertsoak irakurtzeko, klikatu argia.comen.

Erantzun bat

  1. Junek dio

    Sorta ezin ederragoa da. Ane bezain goxoa. Txokomarrubizko muxuak Ane Pirata!!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.