Taldekideak, Andoaingo laguntxoekin kantu eta dantza. Argazkia,AIURRI.

Taldekideak Andoaingo laguntxoekin kantu eta dantza. Argazkia, AIURRI.

Joan den ostiralean, hilak 22, Aiurri Kultur Elkarteak antolatuta,  bi saio eskaini genituen Andoaingo Bastero antzokian. Bero-bero hasi ginen guztiok lehen kantutik. Eskualde horretan hurrengoa Urnietan izango da maiatzean, hura ere Aiurriren eskutik.

Aiurriko lagun maitagarriek argazki bilduma bat ipini dute, eta emanaldi haseraren bideotxo bat ere zintzilikatu dute aiurri.comen.

Pirritxek bideo-konexioz agurtu zituen Andoaingo lagunak. Arg. AIURRI.

Pirritxek bideo-konexioz agurtu zituen Andoaingo lagunak. Arg. AIURRI.

Bertaratu ziren hainbat eta hainbat irrien lagunen artean, Naiara,Uxue, Leire eta Naroak mezu polit bat bidali ziguten emailez. Superongi pasa zutela eta antzerkia superpila gustatu zitzaiela zioten bertan. Oholtzara ere igo ziren, gurekin dantzatzera.  Naiarak opari superkutxiflusa egin digu, marrazki dotorea. Markoa ere erosi omen dute logelan koadro berria zintzilikatzeko! Ostiralean jasotako hauts magikoak ere marrazkian itsatsi ditu. Begira ze polita!

Artista pinpirina: Naiara Udakiola, 5 urte.

Artista pinpirina: Naiara Udakiola, 5 urte.

Naiara,Uxue, Leire eta Naroa, Marimorekin.

Naiara,Uxue, Leire eta Naroa, Marimorekin...

...eta Porrotxekin

...eta Porrotxekin

Goxokizko muxuak Andoain eta inguruetako Irrien Lagun guztiei!

Urri, urri, urri, Aiurri bihurri!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.