Euskal Herriko ikastoletan Argitxo iratxoaren bisita izango dute gaur

Euskal Herriko ikastoletan Argitxo iratxoaren bisita izango dute gaur

Gaur, abenduak 3, Euskararen nazioarteko eguna da. Festa bikoitza dute Nafarrek, Nafarroaren eguna ere badelako. Pailazo taldeak Irurtzunen ospatuko du egun berezia, Irrien Lagunak emanaldia eskainiz, bertaratutako lagunekin euskaraz irri, kantu eta dantza eginez.

Euskara gu guztion altxorra da, ez ezkutuko kobazuloren batean gordea, euskaldunok ezpainetan duguna baizik, elkarrekin partekatzeko, nik zuri eta zuk niri, muxua bezalaxe. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, haur eta gazte, aita-ama eta seme-alaba, guztiok saiatu behar dugu egunero euskaraz egiten, baita ongi ez dakienarekin ere, ziur aski guk uste baino gehiago entendituko baitu! Hitz egiozu euskaraz, opari bat egiozu!

Euskal Herriko hainbat ikastetxetan orotariko ospakizunak egingo dituzte. Ikastoletan, esaterako, Argitxoren bisita izango dute, gaur bere urtebetetzea baita! Hortaz, Zorionak, Argitxo! Iratxo txintxurri honek argi egiten dio euskarari, eta luzaro jarrai dezala honetan, ez da lan makala gero!

Gaurkoan Txan magoari hitz magikoak eskatuta, ozen esango dugu:

ARTXILA MURTXILA, EUSKARA SUSPERTU DADILA!

Helduentzat bada gaurko prentsan Euskararen egunaren  inguruko gogoetarik, hala nola: berria.info edo gara.net helbideetan.

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.