Bizarra Lepoan, ibili munduan! ARG.Bizarra Lepoan

Bizarra Lepoan, ibili munduan! ARG.Bizarra Lepoan

Getxoko Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatuta, joan den asteartean, reetako Xake plazako karpapean izan ginen. Sekulako giroa sortu zen, 2500 lagun inguru batu ginelarik bi saiotan. Bide batez, horiek prestatzen lagundu duten elkarte zein norbanako guztiei eskerrak emateko aukerarik ez dute galdu nahi izan euskara elkarte getxoztarreko kideek: “UKTEST txalaparta elkartea, Lauaxeta AEK, Kukupraka ludoteka, UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala, Getxoko Udala, Garazi, Maria, Maialen K., Kepa, Andrea, Irune, Peio, Maialen A., Ainhoa, Iñigo, Luzia, Karlos, Ziortza, Irantzu, Rozio, Iñaki eta Lander. Ezin izango genukeen hau guztia aurrera eraman zuen laguntza barik. Bihotzez, eskerrik asko!”. Pailazook ere eskerrak eman nahi dizkizuegu Getxoko Irrien Lagun txintxurri guztiei! 2500 muxu zuei!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.