Irriz egin zieten ongi-etorria. ARG. Isa F. de Agirre

Porrotx eta Mari Motots Etiopian izan dira azken bi asteotan, Etiopia Utopia gobernuz kanpoko erakundeko hainbat lagunekin batera. Wukro inguruetan izan dira, Angel Olaran hernaniarrak sortutako umezurztegia barrutik ezagutzen. Bertan jaten ematen diete haurrei, eta lotarako lekua bideratzen diete, eta are garrantzitsuago dena, bizitzan aurrera egiteko tresnak eskaintzen dizkiete, heziketari garrantzia emanaz, ofizioak erakutsiz, nekazal eskolan ortua landuz eta ezagutuz…

Orain hortz klinika bat ari dira sortzen Wukron Etiopia Utopiako lagunak.

Irri, salto eta dantza ibili dira gure lagunak. Han zein topatuko eta EITB.ko IƱaki Guridi kazetaria. Hark irratiko Amarauna saiorako egindako erreportajea entzun nahi baduzue, klikatu hemen.

Datozen egunetan bidaian hartutako irudiekin bideo bat zintzilikatuko dugu.

Euskal Herrian eta Etiopian, gora irria!

Erantzun bat

  1. iratik dio

    Irati naiz eta zegaman bizi naiz.Oso pozik bizi naiz lasaia delako.

    Bueno agur!!!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.