xxx
2021/12/23
16:30to18:30

Porrotx eta Marimototsen Zorionak Marimotots! ikuskizuna ezin izango da abenduaren 23an egin, taldeko kide batek konfinatuta egon behar duelako.

 Hori dela eta, emanaldia martxoaren 11ra (ostirala) atzeratu egingo da. Emanaldiak, beraz, martxoaren 11n 17:30ean eta 19:30ean izango dira, eta abenduaren 23ko emanaldietarako erositako sarrerek balioa izango dute; hau da, 16:30eko emanaldikoek martxoaren 11ko 17:30eko emanaldirako balioko dute, eta 18:30ekoek martxoaren 11ko 19:30eko saiorako.

 Hala ere, norbaitek sarreraren dirua itzultzea nahiko balu, e-mail bat idatzi beharko du kultura@villabona.eus helbidera, beranduenez abenduaren 30ean, telefono zenbakia jarriz eta sarreren dirua berreskuratu nahi duela esanez.

 Barkatu eragozpenak eta laster arte.

 

Ohar garrantzitsua

Saioetako sarrerak antolatzaileek kudeatzen dituzte.

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.