xxx
2020/12/04
18:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots – AMAREN INTXAURRAK ikuskizun berria.

Antolatzailea: Gares-ko udala.

 Sarreren salmentari buruzko informazio oharra: Aurten, azken urteetan ohikoa den bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimototstaldearen ikuskizun berriaren estreinaldia ikusteko aukera izango dugu Garesen. Aurtengo ikuskizuna Amaren intxaurrak izanen da eta abenduaren 4an, ostirala, taularatuko da. Baina zoritxarrez, gaur egun bizi dugun pandemia-egoera ikusita, eta ikuskizunera joanen diren pertsona guztien segurtasuna lehenetsiz, ezin izanen dugu jaso aurreko urteetan ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten ikusle kopuru bera. Aurten, Nafarroako Gobernuak jarritako osasun eta segurtasun neurriak betez, eta ospakizuna baino lehen baldintzak aldatzen ez badira, 100 pertsonek bakarrik gozatu ahal izanen dute emanaldiaz, barne ikuskizunei ezarritako pertsona kopuru mugatua kontuan hartuta. Iaz, berriz, 700 sarrera saldu genituen. Horregatik, Euskara Batzordean irizpide batzuk ematea erabaki da sarrerak saltzeko tenorean: 1. Garesen erroldatutako haurrek lehentasuna izanen dute.2. Zerrenda bat eginen da bertaratuko diren pertsona guztiekin, gehienez ere 100 pertsonara arte.3. Zerrenda hori 100 pertsona horietatik haratago luzatuko da, interesatuek izena eman eta, baldintzak aldatzen badira, joan ahal izan dezaten, sarrerak erosi ondoren.4. Sarrerak familiaka edo bizikidetza-taldeka egin beharko dira, eta pertsona heldu bat baino ez da egonen; pertsona heldu hori taldearen arduraduna izanen daSarrerak, aurreko urteetan bezala, udaletxeko bulegoetan baino ezin izanen dira erosi.Sarrera erosi eta gero norbaitek ezin badu joan, jakinarazi egin beharko du, zerrendako hurrengo pertsonei deitu ahal izateko.

Garesko Euskara Batzordea

 

Ohar garrantzitsua

Saioetako sarrerak antolatzaileek kudeatzen dituzte.

2 erantzun

  1. argia_vmek dio

    Buenas se puede coger las entradas por la web?

  2. Katxiporretak dio

    Kaixo
    Esta es la nota informativa que ha publicado el ayuntamiento sobre la venta de entradas para el espectáculo de Pirritx, Porrotx eta Marimotots:
    Este año, como viene siendo habitual en los últimos años, tendremos la oportunidad de ver el estreno del nuevo espectáculo del grupo Pirritx, Porrotx eta Marimotots. El espectáculo de este año es AMAREN INTXAURRAK y se representará el próximo 4 de diciembre, viernes. Pero por desgracia, dada la situación en la que actualmente nos encontramos y primando la seguridad de todas las personas que acudan al espectáculo, no podremos acoger el gran número que en años anteriores han venido disfrutando del espectáculo. Para este año, cumpliendo con las medidas sanitarias y de seguridad interpuestas por Gobierno de Navarra y si las condiciones no cambian antes de la celebración,apenas 100personas podrán disfrutar de la actuación, dado que el número máximo de personas para los espectáculos en interiores. El año pasado, en cambio,700 fueron las entradas que vendimos. Por ello, en la Comisión de Euskera se ha decidido dictar unos criterios a la hora de la asignación de entradas:
    1.Los niños y niñas empadronadas en Puente la Reina/Gares tendrán preferencia.
    2.Se realizará un listado con todas las personas que vayan a acudir, hasta el máximo de 100 personas.
    3.Ese listado se ampliará más allá de estas 100 para que personas interesadas se apunten y, en caso de que las condiciones cambien, puedan acudir, previa compra de las entradas.
    4.A la hora de comprar las entradas, deberán hacerse por grupos familiares o de convivencia, en las que solamente habrá 1 persona adulta que será la responsable del grupo. Las entradas, como en años anteriores, solo se podrán adquirir en las oficinas del Ayuntamiento en el horario de atención al público. En caso de que haya personas que no vayan a poder acudir, deberán comunicarlo para que se pueda llamar a las siguientes personas de la lista.
    Garesko Euskara Batzordea

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.