2010/12/26 | ||
12:00 | to | 20:00 |
ONGI ETORRI PUPU ETA LORE ikuskizun berria.
Sarrerak salgai azaroarenĀ 18tik aurrera: BBK-ko orotarako kutxazainetan, www.bbk.es, eta 944310310 telefonoan.
Saioetako sarrerak antolatzaileek kudeatzen dituzte.
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.
2010ko azaroak 9
Kaixo!!! zer moduz hirukote?ba iaz BECera joateko sarrerarik gabe geratu nintzen eta aurten ez nuke nahi berriro ala izaterik ze badakit kriston ikuskizuna eman zenutela,nire amak sekulako disgustoa zeukan,ja,ja,eta aurten garaiz ibiltzea pentsatu dugu. Non egongo dira sarrerak salgai? eta noiz? Beno ondo ondo ibili,txokomarrubizko mila musu zuentzat!!!!!!!
“kantatzen ez duenak zorionik ez du,…….”
2010ko azaroak 13
iepa josepa.galderatzo bat egin nahi nizueke.badaukat 8 hilabeteko laguntxo bat.berarentzat atera beharko genuke sarrerarik?eskerrik asko eta irriketan gaude espektakulo berria ikusteaz.muxutxu handi bat zuentzat
2010ko azaroak 20
Aupa, lagunok! 8 hilabeteko perretxiko politek ez dute ordaintzen! Ikustera doanak soilik ordaintzen du, eta zuen haurrak titia hartu eta siestatxoa egingo du agian…
2010ko azaroak 20
Aupa familia! Sarrerak salgai teleka kutxazainetan! Laster arte!
2010ko azaroak 20
Kaixo, nik urte 22 hilabete ditut eta jakin nahiko nuke sarrera ordaindu behar dudan ala ez? Eskerrik asko erantzunagatik eta abenduak 26rarte, BEC ikusiko zaituet, ze luze egingo zait. Mosu handi bat danontzat
2010ko azaroak 22
KAIXOOO! Lau umerekin goaz, baina bik bi urte baino gutxiago duten. Zenbat urtetik aurrera ordaitzen dute umeak. eskerrik asko
2010ko azaroak 23
Eta bi urteko umeek, ordaindu behar dute?
2010ko azaroak 26
Kaixo lagunak!
hiru urteko umeek dut, ordaindu behar dute?
2010ko azaroak 26
Emanaldia ikustera doan haurrak ordaintzen du. Biberoia hartu eta kotxekapotan lotan egongo denak ez. Hortaz, zuen haurrak nahikoa handitxoak dira, eta sarrera beharko dute.
2010ko azaroak 29
Kaixo!!
Pirritx, egongo zara Abenduaren 26an?
2010ko azaroak 29
Bai! Zuekin elkartzeko irrikitan nago!
2010ko azaroak 30
kaixo, barakaldon emango duzun ikuskizunerako mozorrotuta joan behar gara? Batzuetan holan izan dela entzun dut eta nire lehendabizikoa izanez dotore joan nahi dut. Muxu asko eta 26 ra arte
2010ko abenduak 3
Kaixo! Festa handia egingo dugu BECen! Ez duzue zertan mozorrotuta joan, dena den, hala bazoazte poz-pozik hartuko zaituztegu! Gora irria!
2010ko abenduak 4
Ayy!!! BEC-erako sarrerak agortu egin dira telekan….Ez dituzte gehiago aterako??
2010ko abenduak 5
Kaixo,
Pirrtx, “Maite zaitut” abestuko duzu? Badakit ez dagoela ikuskizun honen barruan, baina niri eta nire lagunoi pila pila gustatzen zaigu, patata tortila baino gehiago. Azkenean beharbada (“bis” moduan)?
Musu handi 1
2010ko abenduak 5
Aupa, lagunok! Elkarrekin abestuko dugu guztiok maite zaitut! Koloretako mundua atsegin dugulako, maite zaitut ere koloretan abestuko dugu, galegoz, katalanez eta euskaraz! Gora irria! Aupa zuek!
2010ko abenduak 6
Hau poza!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Esnatzerakoan esaten dudan lehenengo gauza “pia, pia, pia” (= pila, pila, pila) da.
Musuak eta 26 arte!
2010ko abenduak 10
Epa lagunak,
ihaz sarrerarik gabe geratu nintzen BEC erako… eta aurten.. kutxazainetan ematen du agortuta daudela ere bai… hala da??? izugarri gustatuko litzaidake BECen zuek ikustea….
Musu pilo bat, Muskizko pirata bat.
2010ko abenduak 12
Kaixo, ekain naiz, hiru urte daukat eta amatxoren zabelean ere entzuten nuen pirritx eta porrotxen abestiak. Oso berandu enteratu naiz eta sarrerak agortu dira… norbait ezin bada joan ez utzi sarrerak galtzerik nik neuk ordainduko diezadakezue dirua utxatik aterata. mesedez…
2010ko abenduak 21
primeran!!!!! Santurtzitik Amurreraino. dohan izan ziren sarrerak eta lortu genuen lehenengo hilaran egotea. Aurpegia porrotxez margoztuta, berarekin argazki bat lortu nuen. Ikustekoak dira. Ondo pasa guztiei eta eskerrik asko Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
Ikuskizun ederra, benetan
2010ko abenduak 30
Bi gauza esan behar zaie gurasoiei:
-Pilota erraldoi horiek dira UMMEEK jolasteko, ez gurasoek, ezin izan dute ikutu
– Musua emateko Pirritx edo Porrotxi ez da beharrezkoa besteon umeen burua zapaltzea